Windows 95

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Windows 95 (izen kodea: Chicago) sistema eragile grafikoa da, jada zaharkiturik gelditu dena. 1995eko abuztuaren 24ean kaleratu zen, Microsoft enpresaren eskutik, salmenta arrakasta nabarmena lortuz.

MS-DOS ordezkatu zuen sistema eragile bezala eta Windows 3.x ingurugiro grafiko gisa. Microsoften Windows sistema eragile familiaren barruan sartuta dago. OSR2 bertsioan FAT32 fitxategi sistema, orduan berria zen USBaz gain.
Bere ondorengo zuzenak Windows 98 eta Windows ME izan ziren.[1] Windows XPan bertsio profesionala eta etxekoa batzean, Windowsen familia sistema hau ez da garatzen jarraituko.

Edizioa Bertsioa Kaleratze data Internet Explorer USB soportea FAT32 sortea DMA soportea
Windows 95 Retail 4.00.950 1995 ez ez ez ez
Windows 95 Retail SP1 4.00.950A 1995 ez ez ez ez
OEM Service Release 1 4.00.950A 1995 1.0 ez ez ez
OEM Service Release 2 4.00.950B (4.00.1111) 1996 3.0 ez bai bai
OEM Service Release 2.1 4.00.950B (4.03.1212-1214) 1996 3.0 bai bai bai
OEM Service Release 2.5 4.00.950C (4.03.1214) 1997 4.0 bai bai bai

Windows 95i Windows 98, Windows 98 Second Edition, Windows Me, Windows 2000 eta Windows XP jarraitu diote. Nukleoa Windows NTn oinarritua eta Windows 2000 eta Windows XPn erabilia, bere aurrekoak baino sendoago eta ahaltsuago azaldu da. Ondorioz, Windowseko bertsio hauek erabiltzen uzten ari dira. 2002ko abenduaren 31n, Microsoft Windows 95i soportea emateari utzi zion.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Windows 95 remains most popular operating system - CNET» web.archive.org 2015-07-21 (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
  2. «Windows 95 Support: Contact Support» web.archive.org 2007-05-22 (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]