1570ean lasaitasunezko zenbait urteren ondoren, turkiarrek espantsio bat hasi zuten Mediterraneo Ekialdeko zenbait veneziar portu erasoz. Zipre 300 ontzirekin eraso eta Nikosia setiatu zuten.
Veneziak potentzia kristauei laguntza eskatu zien, baina soilik Pio V.a aita santuak erantzun zien. Aita Santuak Espainiako erregea ere konbentzitu ahal izan zuen lagun zezan, eta turkiarren aurka borrokatzeko armada bat osatu zen. Armada hau Sudako portuan bildu zen, Kretako Kandia uhartean.
Veneziaren aldetik 136 galera, 11 galeaza eta 14 ontzi zeuden, Jeronimo Zanne, Antonio de Canale eta Jacobo Celsiren agindupean.