Juan de Alcega
Juan de Alcega | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hondarribia, ? |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1580 ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | jostuna eta matematikaria |
Joan Alzegako edo Juan de Alcega (Hondarribia, XVI. mendearen hasiera - ?, 1580) Euskal Herriko jostun eta matematikaria izan zen.
Bizitza eta lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joan Alzegakoren bizitzaz ezer gutxi dakigu. Gipuzkoan jaio zen, ziurrenik Hondarribian. [1]
1580an Madrilen argitaratu zuen Libro de Geometria, Practica y Traça liburua ('Geometria, Praktika eta Eredu liburua). 1589an berrargitaratu zuen. Liburu hau matematika teknologiari aplikatzearen hastapenen adibide argia da. [2] Bere modaren terminologiari esker, filologiarentzat ikerketa gaia izan da [3] eta bere garaia azaltzeko duen moduagatik ere bai. [4] [5]
Badakigu, liburuaren aurkezpenean azaltzen duelako, zenbait zailtasun izan zituela hura argitaratzeko Erdi Aroko jostunen kofradiaren erruz, haien lanen artearen sekretuak agerian jartzen zituelakoan. [6] Hori dela eta ez argitaratzeko zorian izan zen, baina azkenik argitara eraman zuen zenbait lankideren onespenarekin: Hernán Gutiérrez, Portugalgo printzesaren jostunarena eta Juan López de Burguete, Albako dukearen jostunarena, zeintzuen aurrean aurkeztu zuen liburuan idatzi zuena onespen hori lortzeko.
Liburua hiru ataletan banatuta zegoen: lehenean oihala nola moztu azaltzen zen, bigarrnean gizon nahiz emakumeentzako jantzien patroiak eta hirugarrenean jantzi bakoitza egiteko behar zen oihal kopurua azaltzen zuten taulekin[7].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alberdi Lonbide, Xabier (2019): Juan de Alcega. Sastre universal, Euskal Itsas Museoa, Donostia.
- Juárez-Almendros, Encarnación (2004). "Don Quijote y la moda: El legado de Carmen Bernis" (PDF). Cervantes: Bulletin of the Cervantes Society of America. 24 (1): 137–142. ISSN 1943-3840..
- Navarro Brotons, Víctor (2018): "Juan de Alcega", Diccionario Biográfico Español de la Real Academia de la Historia, Madril.
- Petrascheck-Heim, Ingebrog (1969). "Tailors' Masterpiece-Books". Costume. 3 (1): 6–9. doi: . ISSN 0590-8876..
- Salavert Fabiani, Vicente L. (1995). "La cultura científica y técnica en la España de los siglos XVI y XVII". Bulletin Hispanique. 97 (1): 233–259 ISSN 1775-3821..
- Sánchez Orense, Marta; Sánchez Martín, Francisco Javier (2009). "El léxico del oficio sartorial en el diccionario de Esteban de Terreros y Pando: el caso de Juan de Alcega". In Laura Romero Aguilera, Carolina Julià Luna (coords.) (ed.). Tendencias actuales en la investigación diacrónica de la lengua (in Spanish). Barcelona: Publicacions i Edicions de la Universitat de Barcelona. 477–488. ISBN 978-84-475-3328-2.
Kanpoko loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sánchez Orense, Marta (2008). "Particularidades del léxico de la moda renacentista: dificultades en su análisis". Cuadernos del Instituto de Historia de la Lengua. 1, 65-74. ISSN 1889-0709.
- Juan de Alcega. Jostun unibertsala erakusketa Euskal Itsas Museoa (Donostia). 2019.
- Wikimedia Commons-en ikus: Juan de Alcega.