Iñupiaq zenbaki-sistema
Iñupiaq zenbaki-sistema edo Kaktovik zenbaki-sistema[1] Alaskako Iñupiaq hizkuntzako 20-oinarriko zenbakiak adierazteko sorturiko sistema da. Bisualki deigarriak dira eta duten formak adierazten duen zenbakia irudikatzen du.
Iñupiaq hizkuntzak zenbaki-sistema hogeitarra dauka, Kanada eta Alaskako gainerako Eskimo-aleut hizkuntzaguztiek bezala. 10ean oinarritzen den sistema jarraitzen duten zenbaki arabiarrak ez dira egokiak iñupiaq eta beste hizkuntza inuitak adierazteko. Honi aurre egiteko, Alaskako Kaktovik herriko ikasle batzuek sistema hogeitar bat asmatu zuten 1994 urtean[2], ondoren hedatu eta Kanadan ofizialki erabiltzeko kontuan hartu izan dena[3].
Agertzen den argazkian Iñupiaqen 0tik 19rako zenbakiak nola idazten diren adierazten da. Zenbaki handiagoak idazteko notazio posizionala erabili behar da. Unitateko zifrak zenbaki arabiarretan bezala adierazten dira (1=1), baina hamarrekoetan, zenbakia 20gatik biderkatu behar da, 10gatik biderkatu beharrean. Beraz, esaterako, 20 zenbakia adierazteko bateko bat eta zero bat idatzi behar dira () (1 bider 20 gehi 0); 40 zenbakia adierazteko bi bat eta zero bat idatzi behar dira () (2 bider 20 gehi 0); laurehun zenbakia adierazteko bateko bat eta bi zero idatzi behar dira () (1 bider 20 bider 20 gehi 0 gehi 0); zortziehun zenbakia adierazteko bi bat eta bi zero idatzi behar dira () (2 bider 20 bider 20 gehi 0 gehi 0) eta abar.
Sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iñupiaq, gainerako hizkuntza inuitek bezala 20ko zenbatze oinarria eta 5eko zenbatze azpioinarria dute. Hau da, kantitateak multzoka zenbatzen dira (euskaraz bezala laur-ogei), 5, 10 eta 15 tarteko zenbakiak izanik. Ondorioz, 78 zenbakia adierazteko era hauxe da: "hiru-hamabost-hiru".
Grafikoki, Kaktovik zenbakiek iñupiaqeraren zenbaki-sistemako egitura lexikoa islatzen dute. Adibidez, zazpi zenbakia tallimat malġuk ("bost-bi") esaten da iñupiaqeraz eta Kaktovik sistemako zazpia marra baxu batek (bost) bi marra alturi (bi) lotuta osatzen du. Era berean, hamabi eta hamazazpi qulit malġuk ('hamar-bi') eta akimiaq malġuk (hamabost-bi) esaten dira, beraz, Kaktovik zenbaki-sistema jarraituz bi eta hiru marra altu (hamar eta hamabost) eta bi marra baxu idatziz lortzen dira.
Balioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azpiko taulan Iñupiaq zenbaki batzuen balioak agertzen dira[4].
Unicode
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaktovik zenbaki | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
0 | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | A | B | C | D | E | F | |
U+1D2Cx | 𝋀 |
𝋁 |
𝋂 |
𝋃 |
𝋄 |
𝋅 |
𝋆 |
𝋇 |
𝋈 |
𝋉 |
𝋊 |
𝋋 |
𝋌 |
𝋍 |
𝋎 |
𝋏 |
U+1D2Dx | 𝋐 |
𝋑 |
𝋒 |
𝋓 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) North Slope Iñupiaq-Ingeles hizkuntza. Alaska Native Languages Archives (University of Alaska Fairbanks).
- ↑ Bartley, Wm. Clark. (1997). Sharing our pathways. University of Alaska Fairbanks.
- ↑ Kanadako Kontseilu Inuit Zirkunpolarra.
- ↑ (Ingelesez) MacLean. (2014). Iñupiatun Uqaluit Taniktun Sivuninit / Iñupiaq to English Dictionary (Iñupiaq-Ingelesa hiztegia). , 832 or..