Fraser Stoddart
Nabigaziora joan
Bilaketara joan
Sir James Fraser Stoddart (Edinburgo, 1942ko maiatzaren 24a) eskoziar-estatubatuar kimikaria da. 2016ko Kimikako Nobel Saria jaso zuen Jean-Pierre Sauvage eta Ben Feringarekin batera molekulak erabilita munduko makinarik txikienak garatzeagatik.
Zientzia eta filosofia ikasketak egin zituen Edinburgoko Unibertsitatean. Kimikako irakaslea da Ipar-mendebaldeko Unibertsitatean. Kimika supramolekularraren eta nanoteknologiaren arloan lan egiten du.