Onega (aintzira)
- Artikulu hau aintzirari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Onega».
Onega[1] (errusieraz: Оне́жское о́зеро, translit.: Onezhskoe ozero, ɐˈnʲɛʂskəɪ ˈozʲɪrə ahoskatua; finlandieraz: Ääninen, Äänisjärvi; livvieraz: Oniegujärvi; bepsaeraz: Änine, Änižjärv) ur gezako aintzira da, ipar-mendebaldeko Errusian dagoena. Jatorriz glaziarrek sortutakoa da, eta izozturik egoten da ia urte erdiz.[2] Europako aintzira handienetan bigarrena da, eta munduko hamazazpigarrena.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Onegak 9.890 kilometro koadroko eremua du, eta 120 metro sakon da lekurik sakonenean. Mendebalde, iparralde eta ekialdeko ertzak Kareliako Errepublikan daude, hego-mendebaldekoa Leningrad oblastan, eta hegoaldekoa Vologda oblastan.[3] Petrozavodsk, Kareliako Errepublikako hiriburua, mendebaldeko ertzean dago.
Aintziran 1.369 uharte daude (250 kilometro koadroko eremua). 58 ibai isurtzen dira bertara; nagusiak Shuya, Suna, Vodla, Vytegra eta Andoma dira. Hustubidea, berriz, Svir ibaia da, Kareliako hegoaldeko muga egiten duena; Onegaren hego-mendebaldeko kostaldetik Ladoga aintzirara doa. Aintzira nabigagarria da, Itsaso Zuria-Baltiko ubidearen zati.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Онежское озеро. peku-poccuu.ru (Noiz kontsultatua: 2018-4-3).