Elisabet Farnesio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koro (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:13, 8 maiatza 2014
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Txantiloi:Agintari infotaula

Elisabet Farnesio (Parma, 1692-Aranjuez, 1766) Parmako printzesa izan zen, Farnese italiar familia ospetsuko kidea. Espainiako erregina ezkontide bihurtu zen (1714-1746) Filipe V.a Espainiakoa erregearekin ezkondu ondoren, garai horretan Isabel de Farnesio gaztelaniazko izenarekin ezaguna zela. Bere jatorrizko izen italiarra Elisabetta Farnese zen.

Jatorri familiarra

1692ko urriak 25ean jaio zen Parman. Eduardo II.a Parmakoa printzearen eta Dorotea Sofia Neuburgekoaren alaba zen. Bere aitaren aldetik Ranuccio II.a Parmakoa eta Isabel d'Esteren biloba zen, eta bere amaren aldetik Filipe Gilen Neuburgekoa hautesle palatinarra eta Isabel Amalia Hesse-Darmastadtekoa printzesarena.

Ezkontzak eta seme-alabak

1714ko abenduak 24an ezkondu zen Guadalajaran Filipe V.a Espainiakoa erregearekin, honen bigarren emaztea izan zelarik. Ezkontza honetatik honako seme-alaba hauek izan zituen:

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elisabet Farnesio Aldatu lotura Wikidatan