Ur-jauzien mendikatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Rainier mendia

Ur-jauzien mendikatea (ingelesez: Cascade Range edo Cascades) Ipar Amerikako mendebaldean dagoen mendikate handi bat da. Columbia Britainiarraren hegoaldetik hasi, eta Washington eta Oregon estatuetan barna, Kalifornia iparralderaino iristen da. 1.000 kilometro dira iparraldetik hegoaldera. Bolkanikoak ez diren mendiak (adibidez, North Cascades gailur zorrotzak) eta sumendi garrantzitsuak (adibidez, High Cascades) ditu. Rainier mendia da gailurrik garaiena (4.395 metro).

Ur-jauzien mendilerroa Ozeano Bareko Suzko Eraztunaren parte da, Ozeano Barea inguratzen duen sumendiz eta mendiz osatutako eraztunaren parte. Estatu Batuetan] izan diren eta ezagutzen diren erupzio guztiak mendikate horretako sumendiek eragindakoak izan dira. Bi gertatu berrienak Lassen Peak, 1914tik 1921era, eta 1980an St. Helens mendian izandako erupzio handia dira. St. Helens mendiaren beste erupzio txikiagoak duela gutxikoak dira, 2006koak.

Geografia

Ur-jauzien mendikatearen mapa

Mendilerro horietako sumendi garaienak High Cascades aldean daude, inguruko mendien garaiera bikoitza dute. Garaiena Rainier mendia da (4.395 metro).

Mendilerroaren iparraldeak, Rainier mendia baino iparralderago, North Cascades izena du, eta Estatu Batuetan dago. Mendebaldeko alderdian euri asko egiten du, metro karratuko 3.800 litro urtean. Helen aintzira (Lassen Peaken) munduan elur gehien egiten duen lekuetariko bat da. Mendien mendebaldeko isurialde hezea Douglas izeiz estalita dago; ekialdekoa, aldiz, lehorragoa da itzal orografikoaren eraginagatik.

Historia

1972an George Vancouver nabigatzaile britainiarra bertara iritsi zen, eta ikusi zituen mendi garaiei izen ingelesak eman zizkien.

Zonalde babestuak

Lau parke nazional ditu, Estatu Batuetakoak:

- Lassen Volcanic National Park

- Crater Lake National Park

- Mount Rainier National Park

- North Cascades National Park

Kanpo-loturak

Erreferentziak

Txantiloi:Elhuyar