Elisabet Farnesio
Isabel Farnesio (Parma, 1692-Aranjuez, 1766) Parmako printzesa izan zen, Farnese italiar familia ospetsuko kidea. Espainiako erregina kontsorte bihurtu zen (1714-1746) Filipe V.a Espainiakoa erregearekin ezkondu ondoren, garai horretan Isabel de Farnesio gaztelaniazko izenarekin ezaguna zela. Bere jatorrizko izen italiarra Elisabetta Farnese zen.
Jatorri familiarra
1692ko urriak 25ean jaio zen Parman. Eduardo II.a Parmakoa printzearen eta Dorotea Sofia Neuburgekoaren alaba zen. Bere aitaren aldetik Ranuccio II.a Parmakoa eta Isabel d'Esteren biloba zen, eta bere amaren aldetik Filipe Gilen Neuburgekoa hautesle palatinarra eta Isabel Amalia Hesse-Darmastadtekoa printzesarena.
Ezkontzak eta seme-alabak
1714ko abenduak 24an ezkondu zen Guadalajaran Filipe V.a Espainiakoa erregearekin, honen bigarren emaztea izan zelarik. Ezkontza honetatik honako seme-alaba hauek izan zituen:
- Karlos III.a Espainiakoa infantea (1716-1788), Bi Sizilietako eta Espainiako erregea.
- Frantzisko Borboikoa infantea (1717)
- Mariana Victoria Espainiakoa infanta (1718-1781), 1729an Jose I.a Portugalgoarekin ezkondu zena.
- Filipe I.a Parmakoa infantea (1720-1765), Parmako dukea eta Borboi-Parma leinuaren abiarazlea.
- Maria Teresa Borboikoa infanta (1726-1746), 1745ean Luis XV.a Frantziakoa erregearen semea zen Luis, Frantziako dofinarekin ezkondu zena.
- Luis Antonio Borboikoa infantea (1727-1785), Toledoko artzapezpikua, Espainiako Primatua eta kardinala.
- Maria Antonia Borboikoa infanta (1729-1785), 1750ean Victor Amadeo III.a Sardiniakoarekin ezkondua.